2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

ZUEN ABERASTASUNA GURE ODOLA

ZUEN ABERASTASUNA GURE ODOLA

Badira urteak, klase gizartea existitzen denetik, nekazariak, zaintzaileak, ekoizleak, langileak... sistema honen aurka aritzen garela. Gaur egun kapitalaren eta burgesiaren aski ongi antolatuaren ofentsiba dela eta, borroka hau galtzen ari garela baiezta dezakegu.
Hainbat faktoreek dute eragina etsaiaren jardunaz aparte: langileriaren atal handi baten desantolakuntza eta desmobilizazioa, klase elkartasunaren galera, ezkerreko alderdi zein sidikatuen iruzur posibilistak... 

Aurrera baino, atzera goazela dirudi, baina egoera honek herri langileari begiak zabaltzeko baino askoz gehiagorako balio behar du: etsaia nor den inoiz baino argiago daukagu eta antolatzen jarraituko dugu. Multinazional, banku eta enpresari explotatzaileek gure odolaz eraikitzen dituzte haien fortuna handiak, alderdi politikoek estatua pribatizatzen duten bitartean, haien zatia trukean hartuz. Hauek, sasi-politika sozialen bidez garbitzen dute euren burua, eta burgesiaren komunikabidei esker, biztanleriareren zati handi bat bere jokoan sartzen dute, kanpoan geratzen direnak polizia eta lege faxisten bidez erreprimituz.

Honegatik herri langile osoari dei egiten diogu, bakoitzaren eta guztion eskuetan dagoelako egoera hau iraultzea. Elkartasuna bultzatuz, kanpaina ezberdinetan parte hartuz, iniziatiba propioak aurrera eramanez, faxismoa eta arrazismoa borrokatuz, lan eremuan zure baita lankideen eskubideak defendatuz, mobilizazioetan parte hartuz, antolatuz... Beti ere klase borrokaren iparorratza galdu barik, aurrera eginez!

KLASE BORROKAZ IRAULTZA ANTOLATU!


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina